Saltar a los contenidos Inicio

FAQ

Zer sistema eragilerekin egin behar dut lan?

Microsoft Windows 2000, Microsoft Windows XP edo Microsoft Windows Vista erabiltzea gomendatzen da.

Interneteko zer nabigatzailerekin konekta naiteke e-puertobilbao plataformara?

Microsoft Internet Explorer 6.0 edo goragoko bertsioa gomendatzen da.

Eska dezaket erregistroa bulegoan, eta ziurtagiria etxean deskargatu?

Ez. Gako publikoa eta pribatua —identifikazio digitalaren oinarria— sortzeko prozesuaren ondorioz, erregistro-prozesu guztia ekipo batetik egin behar da.

Pasahitz bidez babestu dezaket nire ziurtagiria?

Bai. Zure ordenagailua erabiltzen dutenek ziurtagiria erabiltzea nahi ez baduzu, pasahitz batekin babestu dezakezu. Horretarako, epuertobilbao.com helbidean erregistro-orria betetzen duzunean, “¿Proteger certificado con contraseña?” laukitxoa aukeratu behar duzu.

Behin formularioa bidalita, segurtasun-maila adierazten duen beste leiho bat agertuko da, baita “Nivel de seguridad” botoia ere; botoi hori sakatu behar duzu. Ondoren, aukeratu “Alto” laukitxoa, eta sakatu “Siguiente”. Beste leiho bat agertuko da. Leiho horretan izena eta pasahitza idatzi behar dituzu ziurtagiria erabili nahi duzun bakoitzean.

Ondoren, sakatu “Finalizar". Garrantzitsua: ez ahaztu zure pasahitza. Bestela, ezingo duzu erabili zure ziurtagiria, eta berriro eskatu beharko duzu.


Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia. Tfnoa. 94 487 12 60 - Faxa 94 487 12 88
Bezeroarentzako arreta 902 101 614
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!