Hasiera-hasieratik funtsezkoa izan da BPArentzat e-puertobilbao plataforma behar adinako segurtasun- eta prozedura-mekanismoekineta mekanismo teknikoekin hornitzea, parte hartzen duten agente guztiek konfiantza osoarekin lan egin dezaten.
Hala, BPAren ustez, oso garrantzitsua da sistemarengan konfiantza izatea plataformak arrakasta izan dezan. Eta konfiantza hori plataforman parte hartzen duten guztietara zabaldu behar da: erabiltzaileak, BPA eta azpikontratatutako zerbitzu teknikoak.
e-business plataforma baten segurtasunak funtsezko hiru zutabe ditu:
Informazioaren isilpekotasuna: baimena dutenek soilik izan behar dute informaziorako sarbidea.
Integritatea: emandako informazioarekin egiten diren prozesuak egiaztatu egin behar dira, aldaketarik izan ez dutela ziurtatzeko. Edonola ere, sarrerako datuen kopia zuzena eduki behar da, egiaztatu ahal izateko.
Erabilgarritasuna: informazioaren erabilgarritasuna ziurtatu behar da, baimendutako erabiltzaileek nahi dutenean sarbidea izan dezaten.
Segurtasunaren kudeaketa: aipatutako baldintzak ondo kudeatzeko, erakunde batean bete beharreko segurtasun-maila bermatzeko lanak bete behar dira. Horretarako, informazioaren segurtasuna kudeatzeko plana eduki behar da, segurtasun-neurriak definituko dituena eta neurri horiek etengabe berrikusiko eta hobetuko dituena.