Bilboko Portuak eskainitako zerbitzuei balioa emango dieten, hau da, prozesuak, koordinazioa eta berrikuntza eta azken produktuaren lehiakortasuna hobetuko dituzten zerbitzu telematikoak garatzea eta eskaintzea da helburua.
e-puertobilbao Bilboko Portuko Agindaritzak gidatutako proiektua da. Portuko komunitatea osatzen duten enpresek zehazten dituzte plataforma hori garatzeko jarraibideak, helburu hauetan oinarrituta:
Bilboko Portuaren hedapen-prozesua finkatzea, portuaren egoera lehiakorra hobetuko duten zerbitzu telematikoen bidez.
Portuko agenteen arteko adostasunaren gidaria izatea, e-puertobilbao Bilboko itsas portuaren erreferentziazko plataforma bihur dadin.
Portuko logistikan informazio-teknologiak barneratuz, aldaketa teknologiko eta kulturala bultzatzea.
Portuko logistikaren jarduera-kateko prozesuak optimizatzea eta horiei laguntza ematea, informazio-teknologietan oinarritutako zerbitzu telematikoen bidez.
