Distantzia laburreko itsas zirkulazioaren aldeko apustua egina duenez, Short Sea Shipping (SSS) atez ateko garraio-zikloaren parte-hartzaileei irekitako mezuak garatzeko “ShortSea XML” proiektuaren lehen fasearen amaierako biltzarrean parte hartu zuen Bilboko Portuko Agintaritzak, Parisen.
Gehiago ikusi >Uztailaren 1etik aurrera, Bilboko Portua biziagoa, lehiakorragoa eta seguruagoa izango da. Bilboko Portuko Agintaritzak kontrol-sistema berritzaile bat jarriko du martxan. Sistema horren jatorrian dago ontziak eta portuetako instalazioak babesteko nazioarteko kodea (ISPS, ingelesez), eta helburu hauek ditu: portuko barrutiaren segurtasuna handitzea, eta ibilgailuen eta pertsonen sarrera-irteerak kontrolatzea eta erregistratzea.
Gehiago ikusi >Aplikazio informatiko berri bat jarri du Bilboko Portuko Agintaritzak, edukiontzien posizioa koordinatzeko. Mugako Ikuskapen Postuaren (MIP) instalazio berriekin batera egin da aplikazioa, e-puertobilbao plataforma telematikoaren zerbitzu-eskaintzaren barruan.
Gehiago ikusi >