GAPBilbao-ren helburu nagusia sektore logistikoa edo portuko sektorea ordezkatuko dituen talde bat edukitzea da, e-puertobilbao plataformaren ildoak ezarriko dituena.
Funtsean, GAPBilbao-k lau helburu nagusi ditu:

Portuko logistika-jardueraren katea hobetzeko moduak proposatzea eta adostea.
Erabiltzaile guztien artean hitzarmenak egitea, konpromisoak zehazteko eta, hala, Bilboko portuko informazio-trukea bitarteko elektronikoen bidez egiteko erreferentzia bihur dadin plataforma berria.
Jarduera-lerroak zehaztea, portuko agenteek trantsizioa errazago egin dezaten.
e-puertobilbao plataforma erabiltzea sustatzea eta monitorizatzea, portuko jarduera logistikoaren katea osatzen duten prozesuen euskarri gisa.