Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoa betetzeko, web gune honen informazio orokorrari dagozkion datuak azalduko ditugu:
Titularra: BILBOKO PORTUKO AGINTARITZA (BILBOKO PORTUA).
Helbidea: Campo Volantín 37, Bilbo (48007)
Telefonoa: 94 487 12 00.
Faxa: 94 487 12 08.
IFZ: Q4867002J.
INFORMAZIO LEGALA
BILBOKO PORTUKO AGINTARITZAK (hemendik aurrera BPA) web orri hau sortu du erabiltzaileei aukera emateko informazioa errazago erabiltzeko, eta orrian bertan dauden zerbitzuak eta jarduerak eskaintzeko. Hemengo datuak iturri askotakoak dira. Erabiltzaileek banaka eta pertsonalki erabil dezaten eskaintzen du material hau BPAk, azken erabiltzailearen lizentzia gisa. Beraz, debekatuta dago sarbide-eskubide hori merkaturatzea. Oro har, erabiltzeko lizentzia hau eta web gunean eskaintzen diren produktuak eta zerbitzuak kontratatzearen ondoriozko BPAren eta erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeen eta jurisdikzioaren araberakoak izango dira, erabiltzailearen lege-ingurua dena delakoa izanik ere. Horren arabera, BPA eta erabiltzaileak, egokitu lekiekeen beste edozein legeri berariaz uko eginez, Bilboko Epaitegi eta Auzitegien Jurisdikziopean daude, atari-zerbitzuaren eta hark eskaintzen dituen zerbitzu eta edukien ondorioz sor daitezkeen auziak eta ekintzak ebazteko, eta, halaber, hark ezarritakoa interpretatzeko, erabiltzeko, betetzeko edo ez betetzeko.
Web gune horretara sartzen dena eta/edo web gunea erabiltzen duena erabiltzailetzat joko da. Une horretatik aurrera, erabiltzaileak erabat eta erreparorik gabe ezagutzen eta onartzen ditu lege-ohartarazpenak eta erabiltzeko zehaztapenak eta baldintzak. Aipatutako lizentzia-baldintzak edonoiz eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatzeko eskubidea du BPAk.
Erabiltzailea izango da web gunearen erabileraren erantzule bakarra. Web gunera edo hark eskaintzen dituen zerbitzuetara sartzeko erabiltzaileak zein besteren batek erabiltzen dituen pasahitz, kode edo antzekoei ere badagokie erantzukizun hori. Aurrekoa gorabehera, eskubidea du BPAk, edonoiz eta aldez aurretik jakinarazi gabe, aipatutako baldintzak betetzen ez dituzten erabiltzaileei web gunerako sarbidea ukatzeko.
Web guneko edukiak, jarduera komertzialak, produktuak eta zerbitzuak ez daude pentsatuta, eta ez dira eduki horiek debekatuta dauden eskumenetan bizi direnentzat.
Web gunea eta haren zerbitzu eta edukiak indarrean dauden legeak, on ustea, oro har onartzen diren erabilerak eta ordena publikoa hautsi gabe erabiltzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak. Halaber, debekatuta dago web gune hau zilegi ez diren asmoekin edo BPAri edo besteren bati kalte egiteko asmoekin erabiltzea edota web guneari kalte egitea edo web gunearen ohiko funtzionamendua eragoztea.
Web gune honetan agertzen diren datuek eta materialek kalitate-kontroleko prozedura zorrotzak gainditu dituzte. Web gunean agertzen den informazioa indarrean dago azken eguneratzearen datatik aurrera; hala ere, BPAk ez du berehala eguneratzeko konpromisorik hartzen, eta ez da web orriko edukiaz arduratzen. Hemen jasotako datuak ez dira ofizialtzat hartu behar. Datu ofizialak aldizkari ofizialetan argitaratzen direnak baino ez dira.
Web gune hau ezin da aldatu edo egokitu. Hala ere, BPAk eskubidea du edonoiz nahi duen aldaketak egiteko eta web gune honetarako sarbidea mugatzeko edo debekatzeko. Edonoiz eta aldez aurretik jakinarazi gabe erabil ditzake eskubide horiek.
Web orrian ager daitezkeen edukietako akats oro saihesteko ahaleginak egiten ditu BPAk. Dena den, BPAk ez ditu bermatzen web orrian ager daitezkeen edukiak, eta ez da eduki horietan ager daitezkeen akatsen eraginez sor daitezkeen ondorioez arduratzen, batez ere, hirugarrenek eskainitako edukien kasuan.
BPAk ez du inolako erantzukizunik inprimatutako dokumentuen eta web orrian argitaratutako bertsio elektronikoaren artean egon daitezkeen desberdintasunen gainean. Inprimatutako bertsioa eta web orrian argitaratutakoa bat ez badatoz, inprimatutakoa hartuko da ontzat.
BPA ez da arduratzen, lotura elektronikoak (estekak) erabiliz, zuzenean edo zeharka, web orri honen bidez ikus daitezkeen eduki, merkataritza-jarduera, produktu eta zerbitzuez. BPAren web gunean agertzen diren esteken helburu bakarra da, kontrakoa adierazten ez den bitartean, informazioa ematea, eta ez dute, inolaz ere, iradokizun, gonbit edo gomendio izan nahi. Lotura horiek ez dute adierazten BPAren eta esteka horien bidez irekitzen diren web guneen jabe partikularren edo enpresa titularren arteko harremanik. BPAk, bere aldetik hala erabakitzen badu, eskubidea du web gunean agertzen diren estekak nahi duenean erretiratzeko.
BPAk ez du erantzukizunik hartzen web gune honekin lotutako ziberespazioko foro edo eztabaiden (txaten), buletinen edo beste inolako igorpenen edukien gainean, eta, epaileak edo dagokion agintariak eskatuz gero, legea hausten duten edukien arduradunak identifikatzen lagunduko du.
BPAk ez du inolako erantzukizunik hartzen erabiltzaileen artean transmititzen den informazioaren gainean. Web gune honetan azaltzen diren adierazpenen erantzuleak adierazpenok egiten dituztenak dira soilik. Debekatuta dago web gune honetara edo web gune honen bidez edota BPAk kontrolatzen duen beste edozein sarbidetara edo sarbideren bidez hirugarren baten jabetza-eskubideak hausten dituzten eta eduki mehatxatzailea, lizuna edo pornografikoa duten datuak transmititzea edo irain penaltzat jo daitekeen edo jokabide iraingarria eragin dezakeen beste edozein material transmititzea.
BPAk eskubidea du web gune honetara eduki ez-morala edo lege-arauen kontrako edukia sartzen duen erabiltzaile orori sarbidea eragozteko edo debekatzeko. Eskubidea du, halaber, horrelako jokabideak saihesteko egokitzat jotzen dituen neurri legalak erabiltzeko.
Interneten ibiltzeko kondiziorik onenak eskaintzeko eta jarduera horren ondorioz sor daitezkeen kalteak saihesteko ahalegin guztiak egin ditu BPAk. BPAk ezin du komunikazio-sarearen funtzionamendua ziurtatu, eta, beraz, ez du bere gain hartzen zerbitzariaren erabilgarritasunari dagokion erantzukizunik. Zerbitzaria aldez aurretik jakinarazi gabe deskonekta daiteke. Mantentze-lanen ondoriozko eragina ahalik eta txikiena izateko ahalegin guztiak egingo dira.
BPA ez da arduratzen web gunerako berariaz diseinatu ez diren beste arakatzaile batzuk edo aipatutako arakatzaileen beste bertsio batzuk erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen kalteez.
Transakzio-zerbitzuetarako eta datu pertsonalak hartzea beharrezkoa den zerbitzuetarako sarbidea inguru seguruan egin ohi da: SSL (Secure Socker Layer) protokoloa eta goi-mailako segurtasuneko 128 biteko zifratua erabili ohi dira. Bi segurtasun-neurri horien bidez, web gune honetan kudeatutako datu eta transakzioen kautotzea, integritatea, isilpekotasuna eta ez batertzea bermatzen da. Erabiltzaileak inguru seguruan dagoela egiazta dezake, erabiltzen duen arakatzailearen egoera-barran giltzarrapo itxia agertzen denean.
BPAk ez du bere gain hartzen web gune honetarako sarbide etengabea edo akatsik gabekoa izatearen erantzukizuna, eta ezin du horrelakorik bermatu. Halaber, ez du bermatzen web gune honen bidez eskuratu daitekeen edukiak edo softwareak akatsik ez izatea eta kalterik ez eragitea, eta ez da horrelako egoeraz arduratzen. BPA ez da arduratzen, inola ere, web gune honetara sartzearen eta web gune hau erabiltzearen ondorioz sortzen diren galerez edo kalteez. Galera eta kalte horien barruan sartzen dira, bakarrak ez badira ere, informatika-sistemetan eragindakoak edota birusak sartzearen ondoriozkoak. BPA ez da arduratzen erabiltzaileak web gunea gaizki erabiltzearen ondoriozko kalteez. Bereziki, ez da inola ere arduratzen finantza-eragiketak egiten diren bitartean sor daitezkeen telekomunikazioen erorketez, etenez, faltaz edo akatsez.
Web gune honetan jasotzen diren datu pertsonalak Espainiako legeen esparruan dagoen Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezartzen diren xede, forma, muga eta eskubideen arabera erabiliko dira. Erabiltzaileek ematen dituzten datuak fitxategi pertsonaletan sartuko dira. Fitxategi horietaz BPA arduratuko da, eta konfidentzialki gordeko dira.
Datu pertsonalak ematen dituzten erabiltzaileek zalantzarik gabe ematen dute baimena emandako datuak datu pertsonalak dauzkaten eta BPAren ardurapean dauden fitxategietan sartzeko. Halaber, datuok informatikoki tratatzea ere onartzen dute, BPAk pertsonalizatzeko, eragiteko eta estatistikarako xede komertzialarekin eta bere eskumenari dagozkion jardueretarako erabil ditzan, eta baimena ematen diote BPAri datuak ateratzeko eta gordetzeko eta marketineko ikerketak egiteko, eskaintzak profil jakin batera egokitu ahal izateko. BPAk eskubidea du datuak gordetzeko, erabiltzailearekin izan dituen harremanak bukatu ondoren, legeari dagozkion eginbeharrak betetzeko helburuarekin.
Datuok deuseztatu egingo ditu BPAk, bildu edo jaso diren xederako beharrezkoak edo egokiak ez direnean. Ezarritakoa ez den beste xede baterako datuak erabiltzeko, interesatuen baimena behar da.
Tratatzen diren datuei dagokienez, dohainik erabil ditzakete erabiltzaileek datuen aurka egiteko, datuak eskuratzeko eta datuei buruzko informazioa izateko, datuok zuzentzeko eta baliogabetzeko eta emandako baimena ezeztatzeko eskubideak, aipatutako 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, legeak ezarritako prozedura betez. Eskubide horiek erabiltzeko, idazkia bidali behar da Lehiakortasun Sailera (helbidea: Campo Volantin 37, 48007 Bilbo).