e-puertobilbao BPAren apustu estrategikoa da, eta Bilboko Portuko zerbitzu telematikoen plataforma izateko bokazioarekin sortu da, portuaren eta, oro har, portuko erabiltzaile guztien lehiakortasuna hobetzen laguntzeko.
BPA harro dago e-puertobilbao plataformak orain arte egin duen bidearekin, baina konturatzen da oraindik bide asko dagoela egiteko. Hala, aurrerantzean ere arrakastak lortzen jarraitu nahi du, helburu estrategiko hori betetzeko.
e-puertobilbao plataformaren garapenerako plangintza estrategikoaren arabera, plataforma bi jarduera-lerro nagusitan oinarrituko da: batetik, balio erantsi handiagoa emango duten eta portuko agenteen jarduerak erraztuko dituzten zerbitzuak eskaintzea eta, bestetik, portutik pasatzen diren salgaien kate logistikoaren zikloa osatzea, Bilboko Portuaren erabiltzaile guztientzako kanal telematiko bateratua ezartzeko.
Plangintza estrategikoaren arabera, e-puertobilbao plataformak zerbitzu hauek jarriko ditu martxan:

Deskarga-zerrenden zerbitzua: inportaziorako deskarga-zerrendak banatzeko zerbitzua.
Garraio-aginduaren zerbitzua: Garraio-enpresei zuzendutako garraio-aginduen izapideak egiteko zerbitzua.
Treneko operadoreekin integratzeko zerbitzua: treneko operadoreak integratzeko sistema trenen eta salgaien sarrera/irteera portuan kudeatu ahal izateko (merkantzia arriskutsuak barne).
Karga-jarraibideen (karga-oharrak edo shipping instructions) eta itsasoko booking-zerbitzua: GTNexus eta INTTRA plataformetan karga-oharrak eta espazio-erreserbak egiteko izapideei buruzko zerbitzua.