Saltar a los contenidos Inicio

Esportaziorako karga-zerrenden zerbitzua

Deskribapena

Zerbitzu horren bidez, e-puertobilbao plataformak kanal telematiko bat jartzen du erabiltzaileen komunitatearen eskura; kanal horrek euskarria ematen dio esportazio-paperik gabeko segimendua egiteko izapideari.

Hala, esportaziorako karga-zerrendak prestatu, eta aduanan egiaztatzen dira modu errazagoan, eta, gainera, zerrenda horiek enpresa zamaketariei (terminalak) eta Gordailu Fiskalari bidaltzen dizkiete.

Itsasontzi bat


Hartzaileak

Zerbitzua enpresa kontsignatarioei bideratua dago, eta esportaziorako karga-zerrendak eta aduanatik iristen diren zerbitzu-jakinarazpenak alderatzeko balio du. Zirkuitu horren bidez, portuko logistika-jardueren kateko bi negozio-prozedura osagarri bateratzen dira: batetik, ontziratu beharreko salgai-zerrenden prestaketa eta, bestetik, salgai horien zerbitzua.

Informazioaren alderaketa hori modu asinkronoan eta errepikarian egiten da, ahalik eta karga-zerrenda osatuenak lortzeko eta salgaien “aduana-estatus” egokia ziurtatzeko. Hala, ez dago aduanako dokumentazioa Gordailu Fiskalean in situ aurkeztu beharrik

Itsasontzi bat portuan lotuta


Abantailak

Izenak berak adierazten duen bezala, paperik gabeko segimendua egiteko zerbitzuaren bidez, ez da paperezko euskarririk behar esportazio-salgaiak pasatzeko. Dena den, hori egiteko moduan dago zerbitzuaren balio-ekarpenik handiena.

Izan ere, Gordailu Fiskalean aduanako egoera egiaztatzeko egiten den prozesuaren modelizazio berria eskaintzen du zerbitzuak.

Ikuspegi berri horren bidez, prozesuaren hasieran eta denbora errealean egiaztatzen da salgai-zerrenda aduanako zerbitzu-informazioarekin. Ondoren, lortutako informazioa Gordailu Fiskalaren esku uzten da, eta ez da beharrezkoa aduanako dokumentuak paperean entregatzea.

Itsasontzi bat Bilboko portura lotuta




grafiko baten ikonoa Ikus zerbitzuari buruzko grafiko deskribatzailea

Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia. Tfnoa. 94 487 12 60 - Faxa 94 487 12 88
Bezeroarentzako arreta 902 101 614
¡XHTML 1.0 transicional v૩do!
¡CSS v૩do!