Saltar a los contenidos Inicio

Adierazpen sumarioak eta agiriak kudeatzeko zerbitzua

Deskribapena

Zerbitzu horren bidez, e-puertobilbao plataformak kanal telematiko bat jartzen du erabiltzaileen komunitatearen eskura; kanal horrek euskarria ematen dio adierazpen sumarioen eta karga-adierazpenen izapide izapide bateratuen prozedurari, 1995ko uztailaren 27ko 18599 ministro-ordenaren (1995eko abuztuaren 4ko BOE 184) eta 2001eko abenduaren 18ko 18122001 ministro-ordenaren (2002ko urtarrilaren 4ko BOE) arabera, hurrenez hurren.

e-puertobilbao plataformak leihatila telematiko bakarreko zerbitzua eskaintzen du, eta, horren bidez, erabiltzaileek inportazio-operazioetako (adierazpen sumarioa) eta esportazio-operazioetako (karga-agiria) merkantzien aitorpenari buruzko izapide administratiboak egin ditzakete, urrutitik eta modu bateratuan.

Itsasontzi baten kasko berdea



Hartzaileak

Enpresa kontsignatarioei zuzendutako zerbitzu horrek prozedura bakar batean biltzen ditu Bilboko Portuko Agintaritza eta Bilboko Aduana (zerga-agentzia), eta modu guztiz gardenean kudeatzen du horien arteko informazio-trukea.

Horrez gain, izapideekin zeharkako lotura duten beste agente batzuetara ere bideratzen du informazioa (adibidez, Fakturazio Sailera eta aduana-agenteetara), portuko kate logistikoko beste prozesu eta eragileetara informazio-fluxua bideratzeko.

Itsasontzi baten kaskoa



Abantailak

Leihatila elektroniko bakarraren abantaila guztiak baliatzen ditu zerbitzuak. Izan ere, inportazioetarako adierazpen sumarioak eta esportazioaterako karga-agiriak bidaltzeko eta kudeatzeko aukera ematen du informazioa eskuratzen den unean bertan (adibidez, azkeneko karga-portutik irtetean), ordutegiaren aldetik izan daitekeen edozein muga kontuan izan gabe.

Horrek esan nahi du merkantziei buruzko informazioa bidalketa elektroniko bakarraren bidez iristen dela Bilboko Portura eta Aduanara, eta horri Aduanako paperik gabeko segimendua egiteko sistema gaineratuta, Bilboko Portuko merkantzien zirkulazioa erabat automatizatzea lortzen da, paperik aurkezteko beharrik gabe.

Itsasontzi baten kaskoa




grafiko baten ikono Ikus zerbitzuari buruzko grafiko deskribatzailea

Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia. Tfnoa. 94 487 12 60 - Faxa 94 487 12 88
Bezeroarentzako arreta 902 101 614
¡XHTML 1.0 transicional v૩do!
¡CSS v૩do!