Saltar a los contenidos Inicio

Salgai arriskutsuen sarrera eta irteera kudeatzeko zerbitzua

Deskribapena

Zerbitzu horren bidez, e-puertobilbao plataformak kanal telematiko bat jartzen du erabiltzaileen komunitatearen eskura; kanal horrek euskarria ematen dio salgai arriskutsuei buruzko aitorpenen izapideak bateratzeko prozedurari, 145/1989 eta 210/2004 errege-dekretuen arabera.

e-puertobilbao plataformak leihatila telematiko bakarreko zerbitzua eskaintzen du, eta, horren bidez, erabiltzaileek Bilboko Portutik pasatzen diren merkantzia arriskutsuen aitorpenari buruzko izapide administratiboak egin ditzakete, urrutitik eta modu bateratuan.

Itsasontzi baten barrualdea



Hartzaileak

Enpresa kontsignatarioei zuzendutako zerbitzu horrek prozedura bakar batean biltzen ditu Bilboko Portuko Agintaritza eta Bilboko Itsas Kapitaintza(Merkataritza Nabigazioa), eta modu guztiz gardenean kudeatzen du horien arteko informazio-trukea.

Halaber, zerbitzu horren bidez, portutik pasatzen diren merkantzia arriskutsuen operazio-ziklo guztia bete daiteke (parte hartzen duten administrazioek eskatutako dokumentazioa aurkeztea, baimenen kudeaketa, terminaletara oharrak bidaltzea, garraio-arduradunei jakinarazpenak bidaltzea, salgaien sarrerei eta irteerei buruzko eguneroko partea egitea eta geldialdi-denboren kontrola).

portuetatik igarotzen diren hodiak



Abantailak

Leihatila telematiko bakarraren zerbitzuak abantaila handiak ematen dizkie erabiltzaileei, prozedura sinplifikatzen delako eta komunikazio digitalerako euskarri berria eskaintzen duelako, paperezko euskarriak alde batera utzita.

Baina, horrez gain, erabiltzaileentzat garrantzi handia duten abantaila bereziak eskaintzen ditu (adibidez, merkantzia arriskutsuen aitorpenak egiteko izapideetan behar izaten den dokumentuzko informazio ugariari euskarria ematea, ebazpenak eta baimenak on-line egitea edo ontzien autoizerbitzua).

Itsasontzi bat goitik ikusita




grafiko baten ikonoa Ikus zerbitzuari buruzko grafiko deskribatzailea

Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia. Tfnoa. 94 487 12 60 - Faxa 94 487 12 88
Bezeroarentzako arreta 902 101 614
¡XHTML 1.0 transicional v૩do!
¡CSS v૩do!