Zerbitzu horren bidez, e-puertobilbao plataformak kanal telematiko bat jartzen du erabiltzaileen komunitatearen eskura; kanal horrek euskarria ematen dio Itsasontziak sartzeko eta ateratzeko kudeaketa-zerbitzu integratuari (PIDE), 2002ko azaroaren 29ko 3056/2002 ministro-aginduaren arabera.
e-puertobilbao plataformak leihatila telematiko bakarreko zerbitzua eskaintzen du, eta, horren bidez, erabiltzaileek Bilboko Portuko sarrera- eta irteera-operazioen izapide administratiboak egin edo oinarrizko zerbitzuak jaso ditzakete, urrutitik eta modu bateratuan.

Enpresa kontsignatarioei zuzendutako zerbitzu horrek prozedura bakar batean biltzen ditu Bilboko Portuko Agintaritza eta Bilboko Itsas Kapitaintza (Merkataritza Nabigazioa), eta modu guztiz gardenean kudeatzen du horien arteko informazio-trukea.
Horrez gain, ontzien sarreran eta irteeran parte hartzen duten agenteetara bideratzen du informazioa (adibidez, BPAko Itsas Operazioen Saila, portuko gidariak, amarratzaileak eta atoiontzien zerbitzua), eta horien guztien jarduera bateratua koordinatzen du.

Aipatutako leihatila telematiko bakarrak eta servicio integrado ematen dituzte abantaila lehiakor handienak. Leihatila bakarraren bidez, dokumentuak paperean aurkeztu beharrean (orain arte bi leihatilatan aurkeztu behar ziren), posta elektroniko bidez bidaltzen da informazioa e-puertobilbao plataformara.
Paperezko euskarririk behar ez izateak agiliza la gestión arintzen du, eta izapideen prozesuaren jarraipena egin daiteke kontsignatarioaren bulegotik. Bestalde, zerbitzu integratuak ontzien sarrera- eta irteera-operazioen ziklo guztia hartzen du (dokumentazioaren izapideak, baimenak ematea eta jarduera horietan parte hartzen duten agenteen koordinazioa).
