Saltar a los contenidos Inicio

Sarrerako aurreabisuak kudeatzeko zerbitzua

Deskribapena

Zerbitzu horren bidez, e-puertobilbao plataformak kanal telematiko bat jartzen du erabiltzaileen komunitatearen eskura; kanal horrek euskarria ematen dio Bilboko Portura lurretik sartzen den zirkulazioaren aurreabisuen prozedurari.

Bilboko Portura lurretik sartzen edo irteten diren salgaien zirkulazio logistikoa erraztera bideratutako zerbitzu-multzo baten artean lehenengoa da. Etorkizunean, lurreko garraio-aginduen izapideak egiteko eta salgaiak onartzeko eta entregatzeko kudeaketa-zerbitzuak ere jarriko dira martxan, zerbitzu horrekin batera.

Itsasontzi bat Bilboko portuan



Hartzaileak

Garraiolarien eta zamaketarien (terminalak) enpresei zuzendutako zerbitzu horren bidez, garraio-ibilgailua (kamioia edo trena) iristeari buruzko informazioa bidaltzen da, eta e-puertobilbao plataformak portuko sarbide-kontrolerako sistemari eta dagokion terminalari (zamaketerien enpresak) bidaltzen dio informazio hori.

Hala, portura sartzeko hesia automatikoki irekitzen da da, eta ez da beharrezkoa itxarotea. Terminalek, berriz, informazio horren bidez, operazioen plangintza optimizatu dezakete, eta sarrera automatizatuko sistema ere jar dezakete.

Itsasontzi bat Bilboko portuan



Abantailak

Besteak beste, erabiltzaileen esku jarritako zerbitzu horren bidez, portura eta terminaletara (enpresa zamaketariak) sartzeko, ibilgailuek ez dute itxaron behar. Horrez gain, zerbitzu horrek portuaren barruko segurtasuna hobetzen du, eta portuko ibilgailu-zirkulazioaren ugaritasuna erregulatzeko eta operazioak optimizatzeko sistema bat ezartzen du Portuko Agintaritzaren eta enpresa zamaketarien esku.

Itsasontzi bate Bilboko portuan




grafiko baten ikonoa Ikus zerbitzuari buruzko grafiko deskribatzailea

Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia. Tfnoa. 94 487 12 60 - Faxa 94 487 12 88
Bezeroarentzako arreta 902 101 614
¡XHTML 1.0 transicional v૩do!
¡CSS v૩do!