FENIX Proiektua – A European Federated Network of Information exchange in Future Logistics – Bruselan egindako azken ekitaldi batekin amaitu egin da, eta bertan Bilboko Portuko Agintaritzak, Europako programa horretako parte-hartzaile gisa, Atlantikoko korridorearen proiektu pilotuaren emaitzak aurkeztu ditu, Bilboko Portura tren-garraioa eta salgai arriskutsuak sartzea eta ateratzea optimizatzean eta arintasunean oinarrituta.
Bere portu lehorretan ere arreta jarri duen pilotu honetan Portuko Agintaritzarekin batera parte hartu dute ATOSek, INDRAk eta Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak. Zehazki, epuertobilbao plataforman zenbait zerbitzu telematiko garatzea izan du ardatz proiektuak, salgaien tren-garraioari laguntzeko. Horrez gain, adimen artifizialean oinarritutako AllRead MLTren teknologia berritzaileari esker, salgai arriskutsuen treneko eta errepideko sarreraren kontrol automatizatua optimizatzea lortu da. Teknologia horri esker, informazio desberdina lor daiteke kamera bakarreko bideo-analisiaren bidez. Errepidez: tipologia (turismoa, kamioneta, kamioia), edukiontziaren zenbakia, ibilgailuaren matrikula, atoiaren matrikula eta salgai arriskutsuen seinaleak (MA) dauden ala ez. Trenez: bagoi kopurua, edukiontzia eta salgai arriskutsuen plaka dagoen ala ez.
Garapen horiek 7 erabilera-kasutan bereizi dira: trenbide-plangintza; trenaren LSP (trenaren paperik gabeko segimendua); trenaren/kamioiaren salgai arriskutsuen sarrera-kontrola hobetzea edo automatizatzea; entregatzekoa, onartzekoa eta aurreabisuak Portu lehorretan integratzea; trenean garraiatutako salgaien karga- eta deskarga-zerrendak kudeatzea; Track & Trace, Portutik Lehorrera trenez garraiatutako salgaiak, eta BI (Business Intelligence) aplikatzea eragiketa intermodaletan (adierazleak, etab.).
FENIX proiektuari buruz
FENIXek, Europar Batasuneko CEF Programaren (<em>Connecting Europe Facilities</em>) laguntzaz, datu-plataformen federazioaren kontzeptua praktikan aplikatzea ahalbidetuko duten lokailuak garatzeko zehaztapen teknikoak ezarri ditu. Kontzeptu horiek aplikatu dituen hamaika pilotuetako bat da Bilboko Portukoa. Kontzeptu horiek 43 enpresak osatutako partzuergo batek gauzatu ditu 9 herrialdetako logistika-agertokietan, TEN-T (Europaz Haraindiko Garraio Sareak) ezarritako 9 korridoreetan.
Proiektu horren amaieran, azken batzar orokorra egin da bazkideen artean, eta pilotuak jakinarazi zaizkie proiektuaren koordinatzaileari (ERTICO), Europar Batasuneko Mugikortasun Zuzendaritzako arduradunei (DGMOVE), partzuergoan parte hartzen duten gainerako enpresei eta gainerako parte-hartzaileei.