Berriak e-puertobilbaori buruz euskeraz
FENIX Proiektua – A European Federated Network of Information exchange in Future Logistics – Bruselan egindako azken ekitaldi batekin amaitu egin da, eta bertan Bilboko Portuko Agintaritzak, Europako programa horretako parte-hartzaile gisa, Atlantikoko korridorearen proiektu pilotuaren emaitzak aurkeztu ditu, Bilboko Portura tren-garraioa eta salgai arriskutsuak sartzea eta ateratzea optimizatzean eta arintasunean oinarrituta. Bere portu lehorretan ere…
Zerrenden bidalketa harmonizatu Zerbitzuak edukiontzien inportazio-zikloa osatzen du. Ziklo hori Adierazpen Laburtuarekin, aktibazioarekin, deskarga zerrendarekin, ematearekin eta irteera-aurreabisuarekin hasten da. Karga-zerrendaren bertsio berria ere aurkeztu da. Bilboko Portu Agintaritzak, Bilboko Portuko edukiontzien trafikoa ordezkatzen duten enpresa kontsignatario ordezkari ugarien aurrean, e-puertobilbao merkataritza plataforma elektronikoan gehitutako Deskarga Zerrenda zerbitzu berria aurkeztu du. Hilabetez proben fasea egingo…
Garraio Dokumentu Elektronikoa – ETD – DD3 Garraio dokumentu elektronikoa – ETD ontzi edo hegazkin batean kargatutako ondasunen zerrenda erakusten duen dokumentua da. Otsailaren 4an, iraganbide sinplifikatuaren prozedura aplikatzen hasi nahi du Aduanak; prozedura berriak karga-manifestuetan eta aitorpen sumarioetan datu gehiago jaso beharra dakar, eta, beraz, aldatu egin dugu IFCSUM mezuko gida. Hauek dira aldaketak:…
Plataforma beti bizirik egon da, eta etengabe hobetuz joan da Hamabi zerbitzu eskaintzen ditu, eta 750 enpresak baino gehiagok trukatzen dute beren informazioa plataformaren bidez. Orain, ordea, teknologikoki berritzeko asmoa dago, bai hardwareari dagokionez, bai softwareari dagokionez. Abenduan, hamabost urte betetzen dira e-puertobilbao plataforman lehenengo zerbitzua martxan jarri zenetik: itsasontzien sarrerak/irteerak kudeatzeko zerbitzua (Eskala Prozedura…
Bilboko Portuko Agintaritzak garraio-kudeatzaileentzako erreserba-zerbitzua eta zamaketa-jarraibideak ipini ditu martxan e-puertobilbao plataforma telematikoan. Sparber enpresa izan da lehena zerbitzu hori erabiltzen, eta funtzioen azterketan ere lagundu du. Berrogei oineko sei kontainerretarako erreserba (bookinga) egin du aipatutako enpresak. Zerbitzu horri esker, garraio-kudeatzaileek 60 ontzi-konpainiatan baino gehiagotan egin ditzakete leku-erreserbak —munduko handienetan, adibidez—, e-puertobilbao-ren zerbitzuaren eta INTTRA…
Pisu egiaztatuaren berri nola eman Gogoan izan, mesedez, eguneratu egin ditugula COPARN Onartzekoa-rako eta COPRAR karga-zerrendarako gidak, zeinak zaintza fiskalera eta edukiontzi-terminalera bidali behar baitira pisu egiaztatua haietan jasotzeko aukera eskain dezaten. Bilboko Portuan pisu egiaztatuaren berri emateko prozeduraren aurkezpen bat ere erantsi dugu Descargatu pisu egiaztatuaren berri emateko prozeduraren aurkezpena PDF formatuan COPARN guida…
Nahitaezko baldintza Honen bidez jakinarazten dizuegu maiatzaren 7az geroztik e-puertobilbao plataforman erabilgarri dagoen edukiontziak errepidez garraiatzen dituzten enpresetarako sarrera-aurreabisuen bertsio berriak atzera botatzen dituela Entregatzekoa edo Onartzekoa bati lotzerik ez dauden aurreabisu guztiak, dela terminalarekiko erantzukizuna duen kontsignatarioak bidali ez dituelako, dela erreferentzia bat ez datorrelako… Horren helburua hau da: kalitate hobekoa izatea kontainerretan garraiatzen…
Eskala Prozedura Integraturako (PIDE) laguntza teknikoko zerbitzua indarrean dagoen legedira egokitu du Portuko Agintaritzak, eta bezeroei eta e-puertobilbao merkataritza elektronikorako plataformako erabiltzaileei aurkeztu die egokitzapena. Zerbitzu berriak ontzien sarrera-irteerak kudeatzeko moduan izan dezakeen eraginari buruzko azalpena entzun dute kontsignatario gehienek, hondakinak jasotzeko enpresak, BPAko Eragiketak, Merkantzia Arriskutsuak eta Zaintza sailek eta Bilboko Itsas Kapitaintzak, bidalitako gonbidapenari erantzunez. Aipatu den bezala, Europar Batasuneko 2010/65…
Abenduan, hamar urte beteko dira e-puertobilbao plataforman lehenengo zerbitzua martxan jarri zenetik: itsasontzien sarrerak/irteerak kudeatzeko zerbitzua (Eskala Prozedura Integratua – PIDE). Urte horietan, zerbitzu-kopurua, plataformara konektatutako enpresa-kopurua, erabiltzaile ziurtatuak eta trukatutako mezuak gehituz joan dira pixkanaka. Plataforma martxan jarri zenean, zerbitzu bat zegoen martxan, eta 30 enpresa zeuden konektatuta. Gaur egun, berriz, 320 enpresak trukatzen dute informazioa plataformaren bidez. Urte hauetan…
Bilboko Portuak garraio intermodala garatzeko eta sustatzeko estrategia aurkeztu du martxoaren 4tik 5era Cork-en (Irlanda) egindako foroan. Foro horretan, Europar Batasunak aditzera eman ditu zer ekintza-plan eta finantziazio-mekanismo dituen Arku Atlantikorako 2014-2020 aldirako, ikerketaren, berrikuntzaren eta portuen garapenaren arloei dagokienez. Bilboko Portuko Agintaritzako Lehiakortasuneko burua, Txaber Goiri, arduratu da bertaratuei portuaren estrategiaren berri emateaz. Goirik…