Garraio Dokumentu Elektronikoa – ETD – DD3
Garraio dokumentu elektronikoa – ETD ontzi edo hegazkin batean kargatutako ondasunen zerrenda erakusten duen dokumentua da.
Otsailaren 4an, iraganbide sinplifikatuaren prozedura aplikatzen hasi nahi du Aduanak; prozedura berriak karga-manifestuetan eta aitorpen sumarioetan datu gehiago jaso beharra dakar, eta, beraz, aldatu egin dugu IFCSUM mezuko gida.
Hauek dira aldaketak:
- ETD dokumentua (Electronic Transport Document – Garraio Dokumentu Elektronikoa) DSDTan (declaración sumaria de depósito temporal – aldi baterako gordailuaren aitorpen sumarioan) erantsi behar da aitorpen horrek iraganbide sinplifikatu baten ibilbidea bukatzen duenean, eta karga-manifestuetan ere erantsi behar da iraganbide sinplifikatu baten ibilbidea haietan hasten denean.
Aldaketa-kontrola v3.3 – epb v4.1 bertsioarekiko:
- GOR segmentuan (2.taldea, 5. indizea), aldatu egin dira ZS1 eta ZS2 kodeei loturiko iraganbide sinplifikatuaren definizioak; orain, gainera, ez dira berdinak deskargako IFCSUMaren kasuan eta kargakoan.
- NAD segmentuak (9. taldea, 9. indizea) beste funtzio bat du orain (laugarrena) TA kalifikatzailearekin: iraganbide sinplifikatuko erregimenaren titular den ontzi-enpresaren EORI zenbakia erantsi behar da. Funtzio hori nahitaezkoa izango da DSDTak iraganbide sinplifikatu baten ibilbidea amaitzen baldin badu.
- DOC segmentuan (40. taldea, 23. indizea), beste kalifikatzaile bat erantsi da 1001 datu-elementurako, DD3 motako dokumentua deklaratu ahal izateko: iraganbide sinplifikatua (ETD dokumentua, EAZren D3 mezua).
Oraindik ez dakigu ziur zer egunetan hasiko den Aduana aldaketa horiek aplikatzen. Zernahi dela ere, mezuak egokitzeko denbora beharko dutenez, beti izango dute aukera webguneko interfazea (epuertobilbao) erabiltzeko, ontzi-enpresaren EORI zenbakia, DD3 dokumentua eta abar eransteko.
Kontsultarik izanez gero, deitu Erabiltzailearentzako Arreta Zentrora: 944871260 edo bidali contsulta cau@bilbaoport.eus.