Eskala Prozedura Integraturako (PIDE) laguntza teknikoko zerbitzua indarrean dagoen legedira egokitu du Portuko Agintaritzak, eta bezeroei eta e-puertobilbao merkataritza elektronikorako plataformako erabiltzaileei aurkeztu die egokitzapena. Zerbitzu berriak ontzien sarrera-irteerak kudeatzeko moduan izan dezakeen eraginari buruzko azalpena entzun dute kontsignatario gehienek, hondakinak jasotzeko enpresak, BPAko Eragiketak, Merkantzia Arriskutsuak eta Zaintza sailek eta Bilboko Itsas Kapitaintzak, bidalitako gonbidapenari erantzunez.
Aipatu den bezala, Europar Batasuneko 2010/65 Direktiba du jatorri legedi berriak. Direktiba hori 2015eko ekainaren 1ean sartuko da indarrean, eta Europar Batasuneko estatuetako ontzien sarrera-irteeretan bete beharreko informazio-formalitateei eragiten die. Estatuko legedira FOM/1498/2014 Aginduaren bidez txertatu da.
Aldaketa nagusiak ez die eragiten sarrera-irteerei, ezta eskatzen diren datuei ere —ia ez dira aldatuko—, baizik eta ontzien sarrera-irteeren kudeaketan parte hartzen duten agente guztiek datuak bidaltzeko moduari. Zehazki, ontziaren babesarekin, hondakinen adierazpenarekin eta tripulatzaile eta bidaiarien zerrendekin erlazionatutako informazioak egituratua izan behar du, eta aplikazio informatiko batek prozesa dezakeen formatu batean egon behar du (ordenagailutik ordenagailura transferitu ahal izateko). Laburbilduz, ez dira onartzen PDF formatuak.
Zerbitzua erabilgarri dago jada e-puertobilbao plataforman, kontsignatarioek egokitzat jotzen dituzten probak egin ditzaten eta aurreikusitako informazio-trukeetarako prestatutako irtenbidetara ohitu daitezen. Hasiera batean, bi aukera aurkeztu dira informazioa trukatzeko: business to business hutsa, EDIFACT formatuko fitxategien trukean oinarritua BERMAN eskaletarako, WASDIS hondakinetarako eta PAXLST bidaiari eta tripulatzaileetarako), hau da, datuak eskuz sartu gabe; eta WEB-APLIKAZIOA, non datuak eskuz sartu behar diren. Tripulatzaile eta bidaiarien zerrendetarako, Excel fitxategiak erabiltzea aurreikusten da.
Eskala Prozedura Integraturako (PIDE)
La Autoridad Portuaria de Bilbao ha implantado, en conjunción con las nuevas Azken batean, asmoa da prozesua ahalik eta gehiena erraztea, eta informazio-trukea, elektronikoki eginez, arintzea eta automatizatzea. Horrek, gardentasuna eta trazabilitatea ekarriko dizkio ontzien sarrera-irteeretako prozesuari.