Berriak e-puertobilbaori buruz euskeraz

Bilboko Portuak bere irtenbide telematikoak aurkeztu ditu e-Maritime konferentzian

Azaroaren amaieran, Bruselan, e-Maritime konferentziako 250 parte-hartzaile baino gehiagoren aurrean aurkeztu zituen Bilboko Portuko Agintaritzak bere zerbitzu telematikoak, negozio-prozesuak sinpletzeko eta errazteko estrategiaren euskarritzat aurkeztu ere. itsas merkataritza eta itsas garraioa sinpletzeko eta errazteko Goirik adierazi zuenez, portuentzat onuragarria da e-Maritime ekimenaren ikuspegia, “baldin eta sistema eraginkor bat ezartzeko aukera ematen badu, portuetan eta kate logistikoan prozedurak eta informazio-trukeak errazteko”.…

entregatze-onartzeren zerbitzu-fluxua

e-puertobilbao plataforma telematikoaren entregatze/onartze zerbitzu berriaren aurkezpena

Zerbitzu hori abian jartzearekin bat, hardware eta software mailako berrikuntza teknologikoak protagonista dituen etapa berria hasi da. Abian jarri zenetik 6 urte igaro direnean, berrikuntza gauzatu da, eta bost aldiz ahaltsuagoa den hardware plataforma eta Interneterako sarbidearen hobekuntza lortu dira. Interneterako sarbideari dagokionez, sarbide-emaria bikoiztu egin da, bi kanal independente erabiliz (kanal bakoitza hornitzaile batek…

Esportaziorako karga-zerrenden zerbitzua fluxu-diagrama

Bilboko Portuko Agintaritzak paperik gabeko prozedura jarri du martxan esportaziorako

Bilboko Portuko Agintaritzak esportaziorako paperik gabeko prozedura aurkeztu dio portuko komunitateari. Zerbitzua hil honetatik aurrera egongo da erabilgarri e-puertobilbao merkataritza elektronikoaren plataforman, eta beste zerbitzu batzuekin bat egin du, hala nola inportaziorako paperik gabeko prozedurarekin. Enpresa kontsignatarioen, zamaketa-terminalen, edukiontzien operadoreen eta merkantzia orokorraren ordezkariek hartu dute parte jardunaldian, baita Bilboko Aduanaren ordezkariek ere. Zerbitzu honen…

Kamioiak hegazkineratzen Ro-Ro arrapalaz

Short Sea Shipping-erako mezu estandarrak garatzeko proiektuaren lehen fasea amaitu da

Distantzia laburreko itsas trafikoaren aldeko apustua egina duenez, Short Sea Shipping (SSS) atez ateko garraio-zikloaren parte-hartzaileei irekitako mezuak garatzeko ShortSea XML proiektuaren lehen fasearen amaierako biltzarrean parte hartu zuen Bilboko Portuko Agintaritzak, Parisen. Informazio-trukea erraztea, zerbitzu hobea ematea eta kostuak murriztea da proiektuaren helburua. Biltzarrean, bi urtean egindako lana aurkeztu da, hainbat mezuren garapena, alegia; besteak…

Sarbide kontrol baten irudia

Sarbideen kontrolerako sistema berria, jarduera operatiboa optimizatzeko

Uztailak 1etik aurrera, Bilboko portu lehiakorragoa eta seguruagoa izango da, eta bizkorrago egingo dira lanak. Bilboko Portuko Agintaritzak sarrerak kontrolatzeko sistema berria —itsasontziak eta portuetako instalazioak babesteko nazioarteko kodean (ISPS, ingelesez) oinarritua— jarriko du martxan, helburu hauekin: portu-barrutiko segurtasun-maila handitzea, ibilgailuen eta pertsonen sarrerak eta irteerak kontrolatzea eta erregistratzea, datu-hartzea automatizatzea, eta ibilgailuen etorrera erregulatzea…

MIP ahoak martxan

Martxan da e-puertobilbao plataformako MIP zerbitzua, eta aurreikuspen guztiak gainditu ditu

Inpaktu garrantzitsuko mugarri Aplikazio informatiko berri bat jarri du Bilboko Portuko Agintaritzak, edukiontzien posizioa koordinatzeko. Bilboko portuko Mugako Ikuskapen Postuaren (MIP) instalazio berriekin batera egin da aplikazioa, e-puertobilbao plataforma telematikoaren zerbitzu-eskaintzan. Aplikazio horri esker, ikuskapenetan parte hartzen duten guztiek –aduanako agenteak, garraio-kudeatzailea, kontsignatarioa, garraio-enpresa, ikuskapen-zerbitzuak, aduanako zaintzaile fiskala eta MIP kudeatzailea– noiznahi jakin dezakete zer…