Bezero-mota: Terminala, Enpresa zamaketaria, Errepideko eta Treneko garraiolaria
Data: Uztaila 2008
Ezaugarriak
Aurreabisuen erregistroa, aldatzea eta kontsultak, Garraiolariak erregistroa eta identifikazioa …
Inplikatutako agenteak
Errpepideko eta Treneko garraiolaria, Terminala, Enpresa zamaketaria, Bilboko Portuko Agintaritza
Deskribapena
Zerbitzu horren bidez, e-puertobilbao plataformak kanal telematiko bat jartzen du erabiltzaileen komunitatearen eskura; kanal horrek euskarria ematen dio Bilboko Portura lurretik sartzen den zirkulazioarenaurreabisuen prozedurari.
Bilboko Portura lurretik sartzen edo irteten diren salgaien zirkulazio logistikoa erraztera bideratutako zerbitzu-multzo baten artean lehenengoa da. Etorkizunean, lurreko garraio-aginduen izapideak egiteko eta salgaiak onartzeko eta entregatzeko kudeaketa-zerbitzuak ere jarriko dira martxan, zerbitzu horrekin batera.
Hartzaileak
Garraiolarien eta zamaketarien (terminalak) enpresei zuzendutako zerbitzu horren bidez, garraio-ibilgailua (kamioia edo trena) iristeari buruzko informazioa bidaltzen da, eta e-puertobilbao plataformak portuko sarbide-kontrolerako sistemari eta dagokion terminalari (zamaketerien enpresak) bidaltzen dio informazio hori.
Hala, portura sartzeko hesia automatikoki irekitzen da, eta ez da beharrezkoa itxarotea. Terminalek, berriz, informazio horren bidez, operazioen plangintza optimizatu dezakete, eta sarrera automatizatuko sistema ere jar dezakete.
Abantailak
Besteak beste, erabiltzaileen esku jarritako zerbitzu horren bidez, portura eta terminaletara (enpresa zamaketariak) sartzeko, ibilgailuek ez dute itxaron behar. Horrez gain, zerbitzu horrek portuaren barruko segurtasunahobetzen du, eta portuko ibilgailu-zirkulazioaren ugaritasuna erregulatzeko eta operazioak optimizatzeko sistema bat ezartzen du Portuko Agintaritzaren eta enpresa zamaketarien esku.