Bezero-mota: Kontsignatario, Ontzi-enpresa, Garraio-kudetzailea, Aduana-agentea, Terminala, Enpresa zamaketaria, Treneko eta Errepideko Garraiolaria
Data: Apirila 2010
Ezaugarriak
Entregatze/onartzearen eskuzko erregistroa, jasotzea eta kontsulta, Edukiontzien trazabilitatea,…
Inplikatutako agenteak
Kontsignatario, Aduana-agentea, Garraio-kudetzailearia, Terminala, Enpresa zamaketaria, Depot, Treneko eta Errepideko garraiolaria, Bilboko Portuko Agintaritza
Deskribapena
Zerbitzu horren bidez, e-puertobilbao merkataritza elektronikoko plataformak kanal telematiko bat jartzen du bezero eta erabiltzaileen esku, kontsignatario, terminal, gordailu, garraio-enpresa eta garraio- kudeatzaileen arteko entregatze/onartze-trukeari euskarria emateko.
Horrela, bada, beste transakzio-mota bat gehitu diogu lurretik portura merkantziak sartzeko eta handik ateratzeko prozesuari, 2008ko uztailean sarrera-aurreabisuen zerbitzuarekin hasi genuen hari alegia. Portura trenbidez sartzeko eta handik irteteko zerbitzuak eta garraio-ordenaren zerbitzuak osatuko dute prozesua. Zehazte-bidean dira bi zerbitzu horiek.
Hartzaileak
Berez, edukiontzien garraiorako da zerbitzu hau, batez ere enpresa kontsignatario, terminal eta gordailuentzat , lurreko garraioko enpresek eta garraio-kudeatzaileek ere hartzen duten arren parte informazio-trukean.
Abantailak
Zerbitzu horri esker, zirkulazioa arrazionalizatu egingo da eta bizkortu sarrera-izapideak portuan eta zamaketa- terminaletan. Horri guztiari aurreabisua gehituz gero, ia berehalakoan sar daiteke ibilgailu bat portura —baita zaintzarik gabe ere—, matrikula-irakurgailua jarrita.
Bestalde, elektronikoki helarazten zaie garraioari buruzko informazioa gainerako eragileei (lurreko garraio-enpresak, trenbidea, gordailuak eta garraio-kudeatzaileak); horri esker, itxarote-zerrendak saihestu egiten dira eta behar bezala kudea daitezke garraioaren etapa guztiak.