Bezero-mota: Kontsignatarioa, Ontzi-enpresa
Data: Ekaina 2011
Ezaugarriak
Irteera Aitorpen Laburra (EXS) erregistroa eta aldatzea, Irteera Aitorpen Laburra (EXS) kontsultak, Irteera Aitorpen Laburra (EXS) erantzuna; MRN jasotzea…
Inplikatutako agenteak
Kontsignatarioa, Ontzi-enpresa, Terminala, Enpresa zamaketaria, Aduana.
Deskribapena
Zerbitzu horren bidez, e-puertobilbao plataformak kanal telematiko bat jartzen du erabiltzaileen komunitatearen eskura; kanal horrek euskarria ematen dio Irteera Aitorpen Laburraren (EXS) izapideak bateratzeko prozedurari, 2011ko maiatzaren 9ko EHA/1217/2011 Ministerio Aginduaren arabera (2011ko maiatzaren 16ko BOE).
e-puertobilbao plataformak leihatila telematiko bakarreko zerbitzua eskaintzen du, eta, horren bidez, erabiltzaileek Europako Erkidegoko Aduana Lurraldeetako merkantzien Irteera Aitorpen Laburrari (EXS) buruzko izapide administratiboak egin ditzakete, urrutitik eta modu bateratuan, betiere Bilboko Portua denean Europar Batasunean irtetzeko erabili den portua.
Hartzaileak
Itsas operadoreentzat eta enpresa kontsignatarioentzat, da zerbitzua. Zuzeneko bidea eskaintzen du EXSa Aduanara bidaltzeko, eta modu gardenean kudeatzen du agente horien arteko informazio-zirkulazioa.
Bilboko Portuko bezeroentzako zerbitzua da, eta lehentasuna izango dute haiek.
Abantailak
Leihatila elektroniko bakarraren abantaila guztiak baliatzen ditu zerbitzuak. Izan ere, Irteera Aitorpen Laburra (EXS) bidaltzeko eta kudeatzeko aukera ematen du informazioa eskuratzen den unean bertan, ordutegiaren aldetik izan daitekeen edozein muga kontuan izan gabe.
Hala, Irteera Aitorpen Laburrak (EXS) eta Karga-zerrendak kudeatzen dituen leihatila bakar bat dago. Prozesuaren hasieran eta denbora errealean egiaztatzen da salgai-zerrenda aduanako zerbitzu-informazioarekin. Ondoren, lortutako informazioa Gordailu Fiskalaren esku uzten da, eta ez da beharrezkoa aduanako dokumentuak paperean entregatzea. Laster, Irteera Aitorpen Laburtuetako (EXS) informazioa aprobetxatu ahal izango da Karga Agiriak egiteko (ahalik eta datu gutxiena sartuta), sistemako informazioa baliatuta.