Bezero-mota: Kontsignatarioak, Ontzi-enpresak, terminalak, zamaketa-enpresak, garraio-kudeatzaileak, aduana-agenteak
Data: Ekaina 2016
Ezaugarriak
Karga-zerrendetako informaziotik abiatuta, e-puertobilbaok aukera ematen du bidalketa-datuak modu dinamikoan txertatzeko karga-manifestua sortzeko.
Inplikatutako agenteak
Ontzi-kontsignatarioa, garraio-kudeatzailea, aduana-agentea, terminala, zamaketa-enpresa, Bilboko Aduana, Bilboko Portuko Agintaritza.
Deskribapena
Zerbitzu honen bidez, e-puertobilbao-k zerbitzu berri bat jartzen du bere erabiltzaile-komunitatearen eskura. Zerbitzu horri esker, beren karga-zerrendak zaintza fiskalera eta/edo zamaketa-terminalera bidaltzeko gure plataforma erabiltzen duten kontsignatarioek beren itsas karga-manifestuak prestatzeko abiapuntu gisara erabil dezakete informazio hori.
Esportazio-eragiketetan merkantzia-deklarazioaren administrazio-izapideak (itsas karga-manifestua) erraztea du helburu zerbitzuak, esportaziorako karga-zerrenden aduanetako kontrasteko informazioa oinarri harturik.
Hartzaileak
Enpresa kontsignatarioentzat da, berez, zerbitzu hori, zeinak aukera ematen baitu, esportaziorako karga-zerrendak aduanatik datozen bidalketa-jakinarazpenekin gurutzatu ondoren, informazio egiaztatu hori itsas karga-manifestu bat proposatzeko erabiltzeko. Erabiltzaileak, gero, osatu beharko du manifestua, behar diren datuak gehituz.
Halaber, zenbait informazio beste agente batzuetara bideratzen du: izapideekin zeharkako lotura duten Fakturazio Sailera eta aduana-agenteetara, informazioa portuko kate logistikoko beste prozesu eta eragileetara iristea errazteko.
Abantailak
Haren abantailak leihatila telematiko bakarrak eskaintzen dituenak dira. Leihatila bakarraren bidez, paperak aurkeztu beharrean posta elektroniko bidez bidal daiteke informazioa e-puertobilbao plataformara.
Paperezko euskarririk behar ez izateak arindu egiten du informazioaren kudeaketa, eta berrerabili egiten da sisteman dagoen informazioa.
Informazioaren berrerabilerak aukera ematen du sisteman dagoen informazioa (bidalketa-jakinarazpenak eta karga-zerrendak) abiapuntutzat erabiltzeko itsas karga-manifestuak izapidetzean. Hartara, aprobetxatu egiten da informazio hori, eta gutxitu egiten dira eragiketan esku hartzen duten eragile guztien arteko informazio-transmisio errepikakorren ondorioz gertatzen diren erroreak.