BEZERO-MOTA: KONTSIGNATARIOAK, ONTZI-KONPAINIAK, TERMINALAK
DATA: 2021EKO URTARRILA
Funtzionalitateak
Karga-zerrendan dagoen partida bakoitzaren aduana-egoeraren berri izatea denbora errealean (esportazio-paperik gabeko prozedura). Kargatzeari ekin aurretik salgaiaren aduana-izapidea egina dagoen jakiteko balio du.
Parte hartzen duten agenteak
Kontsignatarioa, ontzi-konpainia/terminala, aduana
Deskribapena
Zerbitzu honen bidez, e-puertobilbao plataformak kanal telematiko bat jartzen du bere erabiltzaileen komunitatearen eskura, salgaiak itsasontzira kargatzeko prozesua planifikatzeko eta optimizatzeko.
Hartzaileak
Itsas operadoreei, terminaleko operadoreei eta enpresa kontsignatarioei zuzendua.
Abantailak
Zerbitzuak balio du Portua/Aduana Leihatila Bakarretik datorren informazioa inolako ordutegi-murrizketarik kontuan hartu gabe eskuratzeko. Parte hartzen duten agente guztiei aukera ematen die salgaiei dagokien informazioa eskura izateko, prozesatzeko eta baliozkotzeko, salgai horiek kargatzeko eragiketak egin aurretik. Ondorioz, eragiketa horiek modu egokian planifika daitezke, eta, beraz, bizkortu eta optimizatu egin daitezke.