Bezero-mota: Kontsignatarioa, Ontzi-enpresa, Garraio-kudetzailearia, Terminala, Enpresa zamaketaria
Data: Azaroa 2008
Ezaugarriak
Esportazio-kargei buruzko zerrenden erregistroaeta aldatzea, Terminalera eta/edo Gordailu fiskalera, Zerbitzu-datuak eskuz esleitzea bidaltzeko baimena, Salgaien zerbitzuari buruzko informazioa jasotzea, …
Inplikatutako agenteak
Kontsignatarioa, Garraio-kudetzailearia, Aduana-agentea, Terminala, Enpresa zamaketaria, Bilboko aduana, Ordezkagiri fiskala, Bilboko Portuko Agintaritza
Deskribapena
Zerbitzu horren bidez, e-puertobilbao plataformak kanal telematiko bat jartzen du erabiltzaileen komunitatearen eskura; kanal horrek euskarria ematen dio esportazio-paperik gabeko segimendua egiteko izapideari.
Hala, esportaziorako karga-zerrendak prestatu, eta aduanan egiaztatzen dira modu errazagoan, eta, gainera, zerrenda horiek enpresa zamaketariei (terminalak) eta Gordailu Fiskalari bidaltzen dizkiete.
Hartzaileak
Zerbitzua enpresa kontsignatarioei bideratua dago, eta esportaziorako karga-zerrendak eta aduanatik iristen diren zerbitzu-jakinarazpenak alderatzeko balio du. Zirkuitu horren bidez, portuko logistika-jardueren kateko bi negozio-prozedura osagarri bateratzen dira: batetik, ontziratu beharreko salgai-zerrenden prestaketa eta, bestetik, salgai horien zerbitzua.
Informazioaren alderaketa hori modu asinkronoan eta errepikarian egiten da, ahalik eta karga-zerrenda osatuenak lortzeko eta salgaien “aduana-estatus” egokia ziurtatzeko. Hala, ez dago aduanako dokumentazioa Gordailu Fiskalean in situ aurkeztu beharrik.
Abantailak
Izenak berak adierazten duen bezala, paperik gabeko segimendua egiteko zerbitzuaren bidez, ez da paperezko euskarririk behar esportazio-salgaiak pasatzeko. Dena den, hori egiteko moduan dago zerbitzuaren balio-ekarpenik handiena.
Izan ere, Gordailu Fiskalean aduanako egoera egiaztatzeko egiten den prozesuaren modelizazio berria eskaintzen du zerbitzuak.
Ikuspegi berri horren bidez, prozesuaren hasieran eta denbora errealean egiaztatzen da salgai-zerrenda aduanako zerbitzu-informazioarekin. Ondoren, lortutako informazioa Gordailu Fiskalaren esku uzten da, eta ez da beharrezkoa aduanako dokumentuak paperean entregatzea.