Bezero-mota: Garraio-bitartekaria, Karga-ontziratzailea, Ontzi-enpresa, Kontsignatarioa
Data: Ekaina 2018
Ezaugarriak
Ontzi bateko leku-erreserbak erregistratzea eta aldatzea (itsas booking-a) 60 Ontzi-enpresa baino gehiagorekin , erreserben egoera aldatzea, ontziratze-jarraibideak kudeatzea eta haiek alderdi interesdunei jakinaraztea…
Inplikatutako agenteak
Garraio-bitartekaria, Karga-ontziratzailea, INTTRA, Ontzi-enpresa, Kontsignatarioa
Deskribapena
Zerbitzu honekin e-puertobilbaok osatu egiten ditu garraio-bitartekariei eskaintzen dizkien zerbitzuak, haien esku kanal telematiko bat jarrita. Kanal horrek erantzuna ematen die hainbat beharri; esate baterako, haren bidez, leku-erreserbak (itsas booking-ak) egin daitezke eta itsas eragileei zamaketa jarraibideak jakinaraz dakizkieke.
Zerbitzuaren helburua da e-puertobilbao plataforma telematikoaren bidez zuzeneko konexioa eskaintzea ontzi-enpresei, esate baterako, INTTRA atariaren bidez edo zuzenean, hala eskatzen badute; hala, erraztu egiten da leku-erreserben kudeaketa, bizi erabilgarrian zeharreko trazabilitatea eta komunikazioa, eta ontziratze- edo lehorreratze-jarraibideen jakinarazpenak.
Hartzaileak
Zerbitzu hau batez ere Garraio-bitartekariei eta Kargak ontziratzen jarduten duten enpresei zuzenduta dago.
Abantailak
e-puertobilbao plataforma telematikoak leihatila bakar gisa duen irudia osatzea. Hala, leihatila horretan ontzi-portu interfazeko eragiketetan esku hartzen duen eragile orok beharrezko zerbitzu guztiak aurkitu ditzake.
Kasu honetan, Garraio-bitartekariek eta Kargak ontziratzeaz arduratzen diren enpresek aukera izango dute e-puertobilbao zerbitzu berri horren bidez itsas eragileei eta haien ordezkariei dagozkien ontziratze-jarraibideak jakinarazteko eta ontzi jakin bateko leku-erreserbak kudeatzeko; azken batez, ez dezagun ahaztu, horiek emango diote forma kasuan kasuko karga-zerrendei eta itsas karga-manifestuei.