Bezero mota: Kontsignatarioa, Ontzi-enpresa, Gaaraio-kudetzailea, Aduana-agentea
Data: Otsaila 2006
Ezaugarriak
Adierazpen sumarioen/karga-agirien erregistroa eta aldatzea, Adierazpen sumarioa/karga-agiria aktibatzea, Inportazioen/esportazioen aduanako egoeraren laburpena, Salgaien zerbitzuari buruzko informazioa jasotzea…
Inplikatutako agenteak
Kontsignatarioa, Aduana, Aduana-agentea, Bilboko Portuko Agintaritza
Deskribapena
Zerbitzu horren bidez, e-puertobilbao plataformak kanal telematiko bat jartzen du erabiltzaileen komunitatearen eskura; kanal horrek euskarria ematen dio adierazpen sumarioen eta karga-adierazpenen izapide bateratuen prozedurari, 1995ko uztailaren 27ko 18599 ministro-ordenaren (1995eko abuztuaren 4ko BOE 184) eta 2001eko abenduaren 18ko 18122001 ministro-ordenaren (2002ko urtarrilaren 4ko BOE) arabera, hurrenez hurren.
e-puertobilbao plataformak leihatila telematiko bakarreko zerbitzua eskaintzen du, eta, horren bidez, erabiltzaileek inportazio-operazioetako (adierazpen sumarioa) eta esportazio-operazioetako (karga-agiria) merkantzien aitorpenari buruzko izapide administratiboak egin ditzakete, urrutitik eta modu bateratuan.
Hartzaileak
Enpresa kontsignatarioei zuzendutako zerbitzu horrek prozedura bakar batean biltzen ditu Bilboko Portuko Agintaritza eta Bilboko Aduana (zerga-agentzia), eta modu guztiz gardenean kudeatzen du horien arteko informazio-trukea.
Horrez gain, izapideekin zeharkako lotura duten beste agente batzuetara ere bideratzen du informazioa (adibidez, Fakturazio Sailera eta aduana-agenteetara), portuko kate logistikoko beste prozesu eta eragileetara informazio-fluxua bideratzeko.
Abantailak
Leihatila elektroniko bakarraren abantaila guztiak baliatzen ditu zerbitzuak. Izan ere, inportazioetarako adierazpen sumarioak eta esportazioaterako karga-agiriak bidaltzeko eta kudeatzeko aukera ematen du informazioa eskuratzen den unean bertan (adibidez, azkeneko karga-portutik irtetean), ordutegiaren aldetik izan daitekeen edozein muga kontuan izan gabe.
Horrek esan nahi du merkantziei buruzko informazioa bidalketa elektroniko bakarraren bidez iristen dela Bilboko Portura eta Aduanara, eta horri Aduanako paperik gabeko segimendua egiteko sistema gaineratuta, Bilboko Portuko merkantzien zirkulazioa erabat automatizatzea lortzen da, paperik aurkezteko beharrik gabe.