BEZERO-MOTA: KONTSIGNATARIOAK, ONTZI-ENPRESAK
DATA: 2020KO AZAROA
Funtzionalitateak
Aldi baterako gordailuaren deklarazio laburrean (DSDT) sartutako partida bakoitzaren aduana-egoeraren berri izatea denbora errealean. DSDTa aktibatzen den unean aduana-barrutitik irten daitezkeen salgaiak (paperik gabeko prozedura edo PGPa berdin BAI) eta irten ezin diren salgaiak (PGPa berdin EZ) ezagutzeko balio du.
Parte hartzen duten agenteak
Kontsignatarioa, ontzi-konpainia, aduana
Deskribapena
Zerbitzu honen bidez, e-puertobilbao plataformak kanal telematiko bat jartzen du bere erabiltzaileen komunitatearen eskura, salgaiak portutik ateratzeko kudeaketa planifikatzeko eta optimizatzeko.
Hartzaileak
Itsas operadoreei eta enpresa kontsignatarioei zuzendua.
Abantailak
Zerbitzuak balio du Portua/Aduana Leihatila Bakarretik datorren informazioa inolako ordutegi-murrizketarik kontuan hartu gabe eskuratzeko. Parte hartzen duten agente guztiei aukera ematen die salgaiei dagokien informazioa eskura izateko, prozesatzeko eta baliozkotzeko, salgai horiek deskargatzeko eragiketak egin aurretik. Ondorioz, eragiketa horiek modu egokian planifika daitezke, eta, beraz, bizkortu eta optimizatu egin daitezke.