BEZERO-MOTA: KONTSIGNATARIOAK, ADUANA-AGENTEAK
DATA: 2020KO AZAROA
Funtzionalitateak
Kontrastea kontsultatzea, aldi baterako gordailuaren deklarazio laburraren (DSDTaren) partida-zenbakia lortzeko. Hala, aduana-agenteak salgaiaren inportazio-izapidea egiteko behar den datu hori lor dezake.
Parte hartzen duten agenteak
Kontsignatarioa, aduana-agentea, aduana.
Deskribapena
Zerbitzu honen bidez, e-puertobilbao plataformak kanal telematiko bat jartzen du bere erabiltzaileen komunitatearen eskura, salgaiak portutik ateratzeko kudeaketa planifikatzeko eta optimizatzeko.
Hartzaileak
Aduanetako agenteei zuzendua.
Abantailak
Zerbitzuaren bidez, DSDTko informazioa aurkezten den unean eskuratzen da, eta horrek, besteak beste, aukera ematen die aduana-agenteei salgaiaren inportazio-izapidea osatzeko behar den DSDTko datu bat lortzeko. Horrenbestez, aurreratu egin daiteke izapidetze-prozesua, eta, beraz, salgaiak portutik ateratzeko kudeaketa arindu.