e-puertobilbao plataformak laguntza emateko sail tekniko bat du, zerbitzu berriak lantzeko eta eguneroko jarduerak mantentzeko.
Bilboko Portuko Agintaritzako lehiakortasun-alorraren menpeko saila da, eta kide hauek osatzen dute: alorreko arduraduna, goi-teknikariak, sistemen teknikaria eta Erabiltzaileentzako Arreta Zerbitzurako (EAZ) lau pertsona.
Halaber, zerbitzu berriak aztertzeko eta garatzeko, sail horrek bi “partner” teknologiko erabiltzen ditu nagusiki: bata, irteenbideen garapenerako; eta, bestea, komunikazioen eta segurtasunaren kudeaketarako.