Hasiera-hasieratik funtsezkoa izan da BPArentzat e-puertobilbao plataforma behar adinako segurtasun mekanismo treknikoekin eta prozedura-mekanismoekin hornitzea, parte hartzen duten agente guztiek konfiantza osoarekin lan egin dezaten.
Hala, BPAren ustez, oso garrantzitsua da sistemarengan konfiantza izatea plataformak arrakasta izan dezan. Eta konfiantza hori plataforman parte hartzen duten guztietara zabaldu behar da: erabiltzaileak, BPA eta azpikontratatutako zerbitzu teknikoak.