e-puertobilbao BPAren apustu estrategikoa da, eta Bilboko Portuko Agintaritzaren zerbitzu telematikoen plataforma izateko bokazioarekin sortu da, portuaren eta, oro har, portuko erabiltzaile guztien lehiakortasuna hobetzen laguntzeko.
BPA HARRO DAGO e-puertobilbao PLATAFORMAK ORAIN ARTE EGIN DUEN BIDEAREKIN, BAINA KONTURATZEN DA ORAINDIK BIDE ASKO DAGOELA EGITEKO
Hala, aurrerantzean ere arrakastak lortzen jarraitu nahi du, helburu estrategiko hori betetzeko.
e-puertobilbao plataformaren garapenerako plangintza estrategikoaren arabera, plataforma bi jarduera-lerro nagusitan oinarrituko da: batetik, balio erantsi handiagoa emango duten eta portuko agenteen jarduerak erraztuko dituzten zerbitzuak eskaintzea eta, bestetik, portutik pasatzen diren salgaien kate logistikoaren zikloa osatzea, Bilboko Portuaren erabiltzaile guztientzako kanal telematiko bateratua ezartzeko.