Azken urteetan, Bilboko Portuko Agintaritzak apustu handia egin du azpiegitura eta espazio berriak sortzeko. Horrekin batera, BPAk ahalegin handia egin du gure lurreko komunikazioak hobetzeko, eta, hala, gure eragin-eremua (Hinterland) hedatzeko eta gure azpiegiturak modu eraginkorragoan eta gardenagoan ustiatzeko aukera emango duten tresna telematikoak lortzeko.
Horrekin guztiarekin, portuaren eta portuko enpresen posizionamendu lehiakorra ezin hobea izatea lortu nahi dugu
Beraz, azpiegiturekin eta info-egiturekin hornitutako portu bizi eta lehiakorra lortu nahi dugu, zirkulazio-mota guztiek eta, bereziki, koordinazio, azkartasun eta eraginkortasun handia eskatzen duten zirkulazioek (adibidez, edukiontzien garraioa eta Europako distantzia laburreko garraioa, itsasoko autobideetan egiten dena barne) dituzten beharrei erantzuteko.
2000. urtean, BPA “espazio birtual bat” garatzen hasi zen zerbitzu telematikoak, izapideak eta erabiltzaile-komunitateen arteko informazio-trukeak optimizatzeko, eta, hartara, Bilboko Portuaren lehiakortasuna hobetzeko helburu orokorrak lortzeko bidean aurrerapausoak emateko. 2003ko abenduan sortu zen espazio hori e-puertobilbao izenarekin eta PIDE zerbitzuarekin (Itsasontziak sartzeko eta ateratzeko kudeaketa-zerbitzu integratuarekin).