Bilboko Portuko Agintaritzak (BPA) e-puertobilbao plataforma telematikoaren aldeko apustu estrategikoa egin du, portuko enpresekin dituen dokumentuzko harremanak eta komunikazioak hobetzeko, eta, zerbitzu horien bidez, itsasoko eta portuko negozioetan parte hartzen duten enpresek ahalik eta posizionamendu lehiakorrena lor dezaten.
Hala, Bilboko Portuaren erabiltzaile-komunitate osoari merkataritza elektronikoko zerbitzuak emango dizkion erreferentziazko plataforma izateko bokazioarekin sortu da “e-puertobilbao” ekimena. Horretarako, alde guztiak bat-etortzea eta portuko sektorean parte hartzen duten agenteak komunitate birtual batean ados jartzea eta leialtzea lortu du BPAk.