e-puertobilbao plataforma telematikoak inportazio-/esportazio-prozesuaren euskarri-zerbitzu hauek ditu Ro-Ro trafikorako
Inportazioa
- Entry Summary Declaration (ENS) => Kontsignatarioak
Gomendatzen dugu tramitazioa ahal den neurrian aurreratzea, zeren eta lortzen den MRNa aldi baterako gordailuaren deklarazio laburrean (gaztelaniazko sigla: DSDT) adierazi behar baita. - Aldi baterako gordailuaren deklarazio laburra (gaztelaniazko sigla: DSDT) aurkeztea => Kontsignatarioak
Gomendatzen dugu plataformara lehenago bidaltzea, aduana-agenteek ADBko 40. laukian adierazi behar duten partidaren datua bilatu ahal izan dezaten, edo, hala badagokio, salgaia datatzeko izapideak egiten has daitezen. Gerta daiteke, halaber, DSDTan aitortutakoaren eta inportatzaileak deklaratutako datuen artean desadostasunak daudela ikustea; desadostasun horiek azkar konponduz gero, salgaiak arinago irten ahal izango dira portutik. - Datuen kontraste-kontsulta, laburra eta partida, datatze-dokumentazioa prestatzeko => Aduana-agenteak
Gomendatzen dugu inportazioko aduana-deklarazioaren (ABDaren) tramitazioa aurreratzea: 19. laukia, adierazi 1 kodea (edukiontzia); 31. laukia, adierazi atoiaren matrikula-zenbakia edukiontziaren atalean; 40. laukia, aurreko kontsultaren emaitza (DSDTaren partida). Izapidetze horri esker, arinago irten daitezke kamioiak/atoiak terminaletik. - Aldi baterako gordailuaren deklarazio laburra (DSDT) aurkeztean datuak gurutzatzea DSDTaren partiden datatze-datuekin => Itsas operadorea/Kontsignatarioa
Aldi baterako gordailuaren deklarazio laburrean (DSDT) sartutako partida bakoitzaren aduanako egoera denbora errealean ezagutzeko balio du. DSDTa aktibatzen den unean aduana-barrutitik irten daitezkeen salgaiak (paperik gabeko prozedura edo PGPa berdin BAI) eta irten ezin diren salgaiak (PGPa berdin EZ) ezagutzeko balio du. Salgaia mugako kontrol-postuan (MKP) ikuskatu badaiteke, aduana-agenteek Terminalari jakinaraziko diote, dagokion Ikuskapen Zerbitzuari, eta, salgaia mugako kontrol-postuan kokatu behar badute, e-puertobilbaoren koordinazio-zerbitzuan eskatuko dute kokatze hori. - Edukiontzien/ekipamenduen kokatzea koordinatzea, mugako kontrol-postuan, CIRAn eta eskanerrean ikuskatu daitezen =>Aduana-agenteak
Ikuskatu daitezkeen salgai-partida guztiek dagokien Ikuskapen Zerbitzuan aurkeztu behar dute dokumentazioa. Ikuskatu beharra egiaztatu ondoren, zerbitzu horren bidez eskatu behar dute kokatzea, aurretik eta behar den denborarekin, salgaien benetako iriste-unera egokitzeko.
Esportazioa
- Karga-zerrenda (esportazio-paperik gabeko prozedura)=>Konsignatarioak
Zerbitzu honek automatikoki funtziona dezan, hau da, aurkeztutako ekipamenduen zerrenda (atoiak, kamioiak, edukiontziak) haien datatze-agiriekin automatikoki gurutzatzeko, beharrezkoa da esportazioko aduana-deklarazioan (DUA) hau betetzea: 19. laukia, adierazi 1 kodea (edukiontzia); 31. laukia, adierazi atoiaren/kamioiaren/edukiontziaren matrikula-zenbakia edukiontziaren atalean. Zerbitzu horri esker, terminaleko operadoreak/itsas operadoreak, kargatzeari ekin aurretik, zer kargatu daitekeen azter dezake, eta, Estatuaren zergabidearen babesera (ZB) bidalita, kargatu beharreko ekipamenduen zerrenda eta ekipamendu horien aduana-agiriak (datatua) jakinarazten dizkio ZBari. - Salgaiaren datatuen egoeraren kontsulta itsasontzira kargatu aurretik => Itsas operadorea / Terminala
Aurreko zerbitzuaren kontzeptu bera, baina desberdintasun batekin: ekipamendu bakoitzeko kontsulta bat egiten du, operadoreari laguntzeko egiaztatzen atoi/kamioi/edukiontzi jakin bat ontziratze-eremura joan daitekeela aduana-eskakizunak jada bete dituelako. - Exit Summary Declaration (EXS) => Konsignatarioak
- Karga-manifestua=> Konsignatarioak
Leihatila Bakarraren Zerbitzua (LB) Portua/Aduanak. Karga-manifestua bidaltzeko behar diren aduana-datuak azkarrago lor daitezke e-puertobilbao bidez (LB telematikoa), karga-zerrendatik hartuz (1 zerbitzua). Erabili XML fitxategia esportatzeko aukera.