Bezero-mota: Kontsignatarioa, Ontzi-enpresa, Garraio-kudetzailearia, Aduana-agentea, Terminala, Enpresa zamaketaria, Errepideko eta Treneko garraiolaria
Data: Maiatza 2007
Ezaugarriak
Ikuskatu beharreko ekipamenduak aktibatzea, MKPen, CIRAn edo ESKANERRen ikuskatu beharreko ekipamenduen behin betiko zerrenda jasotzea, Terminalean ikuskatu beharreko ekipamenduen behin betiko zerrenda jasotzea,…
Inplikatutako agenteak
Kontsignatarioa, Bilboko Aduana, Aduana-agentea, Enpesa zamaketaria, Garraiolaria, MIP-eko kudetzailea, Kanpo-osasuna, Zerbitzu fitosanitarioa, SOIVRE, Bilboko Portuko Agintaritza
Deskribapena
Zerbitzu horren bidez, e-puertobilbao plataformak kanal telematiko bat jartzen du erabiltzaileen komunitatearen eskura; kanal horrek euskarria ematen dio Mugako Kontrol Postuko (MKP), CIRA edo ESKANER ikuskapenak koordinatzeko prozedurari.
e-puertobilbao plataformak ikuskaritza-jarduerak modu eraginkorrean koordinatzen dituen tresna bat eskaintzen du. Tresna horren bidez, prozedura bateratu batean integratzen dira salgaien ikuskapen teknikoei buruzko eskuduntzak dituzten erakundeak eta administrazio publikoak.
Hartzaileak
Aduana-agenteentzako eta enpresa kontsignatarioentzako zerbitzu horrek prozedura bakar batean biltzen ditu ikuskaritza-zerbitzuak (kanpo-osasuna, zerbitzu fitosanitarioak eta Soivre), Bilboko Aduana (zerga-agentzia) eta Mugako Kontrol Postuko (MKP) kudeatzailea, eta modu guztiz gardenean kudeatzen du horien arteko informazio-trukea. Horrez gain, ikuskapen-operazioetan parte hartzen duten agenteetara bideratzen du informazioa (adibidez, terminaletara —enpresa zamaketariak— eta garraiolarietara), ikuskapen-operazioak koordinatzeko.
Ikuskapen-postuan, CIRAn edo ESKANERRen dauden edukiontzien kokapena koordinatzera zuzenduta dago zerbitzua. Horretarako, ikuskapenean parte hartzen duten eta ikuskapena egiteko beharrezkoak eta ezinbestekoak diren agente guztiek prest egon behar dute ikuskapena egiteko aukeratutako datan eta orduan.
Abantailak
Bilboko Portuko Mugako Kontrol Postuaren (MKP) instalazio berrien oinarrizko osagaia da zerbitzu hau.
e-puertobilbao plataformaren bitarteko telematikoek dakartzaten abantailez gain (adibidez, papera alde batera uztea eta izapideak on-line egitea), zerbitzu horren bidez, are balio erantsi handiagoa ematen zaio jarduera operatibo osoari. Hala, ikuskapen-operazioen eguneroko plangintzan oinarritutako ereduaren bidez, ikuskapenak optimizatu egin dira, itxaron beharreko denbora murriztu egin da eta, gainera, prozesuak gardentasun handiagoa lortu du.