Bezero-mota: Karga-ontziratzaileak, Garraio-bitartekariak, Kontsignatarioak, Pisatze-enpresak (Baskulak).
Data: 2016ko Maiatza
Ezaugarriak
Itsas operadoreei kontainerren pisu egiaztatua (erreala) jakinaraztea itsasontzia behar bezala zamatu ahal izateko.
Inplikatutako agenteak
Igorlea, Ontzi-enpresako eragilea, Terminalak, Errepideko garraiolariak, Trenbideko garraiolariak, Biltegiak, Garraio-bitartekaria.
Deskribapena
Nazioarteko Itsas Erakundeak (NIE) kontainer bete bat kargatu ahal izateko baldintza hau ezarri du: kontainerraren pisu gordinak erreala izan behar du eta hala egon behar du egiaztatuta. Shipper-ari (karga-ontziratzailea/bidaltzailea) dagokio kontainer baten pisu gordina lortzea, dokumentatzea eta jakinaraztea.
Bidaltzaileak pisu egiaztatua (VGM) lortu eta ontzi-enpresaren ordezkariari jakinarazi behar dio, eta ordezkari horrek pisuaren berri eman behar dio terminalari. Horretarako, bide bat baino gehiago daude: shipperrak edo garraio-bitartekariak edo kontainerra pisatu duen baskulak jakinaraztea pisua; kontainerra terminalera sartzean, terminalak berak pisatzea kontainer hori eta, ondoren, ontzi-enpresaren eragileari eta kontainerraren garraioan esku hartzen duten beste perfilei jakinaraztea; edo kontainerra terminalera sartu ondoren jakinaraztea VGMa (horretarako COPRAR mezua erabili behar da. Mezu horren bidez, terminalari ontzi jakin bati dagokion karga-zerrendaren berri ematen zaio).
Hartzaileak
Honako hauei zuzenduta: igorleak, karga-ontziratzaileak, pisatze-enpresak/garraio-bitartekariak eta enpresa kontsignatarioak; zerbitzu honek erraztu egingo du eragileen artean pisu egiaztatua (VGM) jakinaraztea.
Abantailak
Zerbitzu honek etekina ateratzen die PCSek informazio-kontzentratzaile gisa eskaintzen dituzten abantailei. Izan ere, hainbat sistematatik eratorritako informazioa puntu berean biltzea errazten dute. Horri esker, ziurtatu egiten da ezen, pisu egiaztatua noiz edo nola jakinarazten den gorabehera, terminalak pisuaren berri duela zamaketa-lanak hasi aurretik.